XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure Semearekin eriotzean bat-egiñik bizi izan dana, Piztueran ere Berarekin bat-egiñik izan dedilla, illak lurretik piztu, eta gure gorputz ezerezak bere Gorputz argitsuaren antzeko egingo dituanean.

Gogoan izan, Jauna, ildako gure senideak ere, eta mundu ontatik Zurekin adiskide joan diran guztiak artu itzazu biotz-onez zure zeruan; guk ere sinisten degu, zure aintzaren zorion betea izango degula, betiko, aiekin batean, gure begietatik negar guztiak txukatuko dituzunean; orduan Zu, gure Jaun ori, zeran bezela ikusiaz, zure antzeko izango gera gizaldi ta gizaldietan, beti Zu goresten, Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Onen eskuz ematen dizkiozu ondasun guztiak munduari.